Loading...
Please wait, while we are loading the content...
Similar Documents
A propos de quelques noms de lieux d'Anglet et de Biarritz
| Content Provider | Semantic Scholar |
|---|---|
| Author | Iglesias, Héctor Lázare |
| Copyright Year | 1997 |
| Abstract | Argitara emana ginuen lehenagoko artikulu batean (cf. oharrak, §1), Chiberta leku-izen angeluarra Gibraltar Espainiako izen famatuaren forma « herrikoia » zela jadanik frogatua ginuen. Artikulu honetan, aldiz-hitz-hastapenean izan zen aldaketa, hau da, hastapeneko ozenaren elkortzea, fonetika mailan pausatzen duen korapiloa, iragan denboretan Angeluko herriari zegokion egoera linguistiko berezia kondutan hartzen badugu, ahalik argikiena desopilatzera eta azaltzera entseatzen gara, hala nola baita ere XIX-garren mendean agertzen den Chimberta forma ohargarriak pausatzen duen arazoa.Bestalde, Miarritzeko La Negresse deitzen den auzoalde ezinago ezagunaren eus-kal izen historikoa eta dagozkion ondotikako forma ahozkoak aztertzen ditugu. Bestetik, egun Mouriscot eta Marion deritzaten Miarritzeko aintzira famatuen euskal izenak aurkitu-eta, ezagutzera emaiten ditugu : Chabiague lehenbizikoarentzat (erran nahi baita, euskaraz teorikoki erran-nahi batzu izan ditzazkeen Sabiaga euskal forma « gaskoindua » ; hala ere, Chabiague formari dagokion et 1678-an agertzen den Etchabiague formatik datorkigukeela pentsa daiteke) eta Rausta bigarrenarentzat (Harrausta euskal izenaren forma « erromanizatua » eta dagozkion ondotikako alda-penak : Harosta, Rusta. Rousta).Laburzki emanez, Mouriscot aintziraren kasuan, azken mende hauetan agertzen zaigun aldakuntza ondokoa da : XVIII-garren mendean aintzira Chabiague deitzen zen, XIX-garren mendean Hondarrague (Hondarraga euskal izenaren itxura « gaskoindua ») eta, azkenik, XX-garren mendean Mouriscot, erran nahi baita gaurko izena. Bestalde, egun Marion deritzan aintziraren kasuan, orai badakigu XVIII-garren mendean Rausta deitzen zela (cf. supra). Artikuluaren azken partean, Miarritzeko Chinchourre euskal leku-izen historikoaren azterketa etimologiko bat egiten dugu. |
| Starting Page | 1 |
| Ending Page | 21 |
| Page Count | 21 |
| File Format | PDF HTM / HTML |
| DOI | 10.4000/lapurdum.1770 |
| Alternate Webpage(s) | http://lapurdum.revues.org/pdf/1770 |
| Alternate Webpage(s) | https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-00068434/document |
| Alternate Webpage(s) | https://doi.org/10.4000/lapurdum.1770 |
| Language | English |
| Access Restriction | Open |
| Content Type | Text |
| Resource Type | Article |